Pribatutasun politika
Pribatutasun-politika honetan, DANI SAGASTUME-ren bezero, hornitzaile, langile eta webgune erabiltzaileen (aurrerantzean erabiltzailea) datu pertsonalak jasotzea eta, ondoren, tratatzea arautzen da, danisagastume-n egiten den sarbide eta erabileraren arabera.
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2016ko apirilaren 27an, pertsona fisikoak babestearen inguruan, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienean, emandako 2016/679 Erregelamenduaren (EB) arabera eta Informazio- gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, ‘Izaera Pertsonaleko Datu’-tzat hartuko da erabiltzaileak bere borondatez Dani Sagastumeri emandako edozein informazio, identifikatutako edo identifikagarri diren pertsona fisikoen ingurukoa, eta, DANI SAGASTUME-en erantzukizuna izango da datu horiek tratatzea.
- DATU PERTSONALEN TRATAERAREN ARDURADUNAWebgune honen bidez (https://www.danisagastume.com) jasotako datuen trataeraren arduraduna Dani Sagastume da eta hauek dira bere datuak:
Harremanetarako helbidea: aupa@danisagastume.com
2. ZERTARAKO ERABILIKO DITUGU ZURE DATUAK? Zera baieztatzen dugu: webgunean zehar nabigatzeko ez dela beharrezkoa inongo datu pertsonalik ematea. Erabiltzaileak kasu hauetan bakarrik eman beharko ditu bere datuak:
- Dani Sagastume-ren produktu edo zerbitzu bat jasotzeko
- Dani Sagastume-ren erabiltzaile izateko (bezero, hornitzaile edo kolaboratzaile)
- Webguneko kontaktu-formulariotik idazteko
- E-posta bat bidaltzeko
Kasu hauetan erabiltzailearen datuen segurtasuna bermatuta egongo da, Dani Sagastume-k horretarako behar diren neurriak hartzen dituelako.
Jasotako datuak hurrengo helburuetarako erabiliko dira bakar-bakarrik:
- Kontratuzko harremana, kudeaketa, administrazioa, informazioa, hobekuntzak eta zerbitzua ematea egikaritzeko.
- Informazio orokorra eta eskaintzen komunikazio komertziala bidaltzeko.
3. ZENBAT DENBORAN ZEHAR GORDEKO DITU DANI SAGASTUME-K ERABILTZAILEAREN DATUAK? Bildutako datu pertsonalak, harreman komertziala mantentzen den bitartean edo erabiltzaileak haiek ezabatzeko eskatu arte gordeko ditu Dani Sagastume-k. Beti ere, legeak eskatzen duen epean gordeko direla jakin arazten dio Dani Sagastumek erabiltzaileari.
4. ZEIN DA ERABILTZAILEAREN DATUAK TRATATZEKO DANI SAGASTUME-K DUEN ZILEGITASUNA? Erabiltzailearen datuen tratamendua, haien erabilera legitimatzen duten hurrengo zuzenbideko oinarriekin egiten du Dani Sagastume-k:
- Informazio-eskaera egitean erabiltzaileak webgunean du haren datuei dagokion informazioa eta onartu egiten du.
- Dani Sagastume-n zerbitzuak kontratatzean erabiltzaileak aurrekontu eta txostenetan du haren datuei dagokion informazioa eta onartu egiten du.
Hau da, erabiltzailearen baimen askea, espezifikoa, informatua eta zalantzarik gabekoa lortuko du Dani Sagastume-k erabiltzailearen eskura izango baitu uneoro pribatutasun-politika eta onarpena eman edo ez emateko aukera.
Erabiltzaileak datuak ematen ez baditu, edo era okerrean edo osatugabe emanez gero, ezin izango zaio haren eskaerari erantzunik eman, eta ezingo zaio zerbitzurik eskaini ezta bestelako informaziorik luzatu ere.
5. ZEIN HARTZAILERI JAKINARAZIKO DIZKIO DANI SAGASTUME-K ERABILTZAILEAREN DATUAK? DANI SAGASTUME-k ez du bere erabiltzaileen daturik besterenduko. Jasotako datuen trataerarako, Dani Sagastume-k hornitzaile hauen zerbitzuak erabiltzen ditu:
- Posta elektronikoa eta lainoko zerbitzuak: Google Ireland Ltd., Gordon House, Barrow Street, Dublin 4, Ireland eta Microsoft Corporation, Redmon, Washington.
- Hostinga eta Datu-basearen kudeaketa: Dinahosting, S.L., Salvadas 41, baixo, 15705 Santiago de Compostela
Hornitzaile hauek, indarrean dagoen araudia betetzen dutela hitzeman dute.
6. ZEIN ESKUBIDE DITU ERABILTZAILEAK? Erabiltzaileak eskubidea du DANI SAGASTUMEk hari dagozkion datu pertsonalak nola tratatzen dituen jakiteko. Erabiltzaileak bere datu pertsonaletara sartzeko eskubidea du, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko eskubidea, edo, behar izanez gero, ezabatzeko eskatzeko eskubidea ere bai, besteak beste, datuak jasotako helburuetarako jada behar ez badira. Era berean, DANI SAGASTUME-n informazio komertziala bidaltzearen aurka egin ahal izango du.Eskubide horiek guztiak materialki egikaritzeko, erabiltzaileak e-mail bat bidal dezake aupa@danisagastume.com helbidera.Halaber, Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean ere egin dezake eskabidea, batez ere eskabideak egikaritzean haren beharrak erantzun gabe geratu badira. Horretarako, www.agpd.es helbideko egoitza elektronikora jo beharko du, eta bertan adierazitako argibideak jarraitu.
7. POSTA KOMERTZIALAK DANI SAGASTUME-k ez du SPAM ekintzarik burutzen. Hau da, ez du baimendu edo eskatu gabeko e-postarik bidaltzen. Horretarako webguneko galdetegian erabiltzaileak bere onespen argia emateko aukera dauka.
8. PRIBATUTASUN-POLITIKAREN ALDAKETA DANI SAGASTUME-k pribatutasun-politika hau bere irizpideen arabera aldatzeko eskubidea du, beti ere, bere erabiltzaileak informatuko dituelarik. Aldaketa horiek egin ostean webgunea eta DANI SAGASTUME-n zerbitzuak erabiltzen jarraitzeak, erabiltzailearen onarpena suposatuko du.DANI SAGASTUME-k erabiltzaileari beharrezkoa den informazio guztia eskainiko dio, aldez aurretik, baimena eman dezan, DANI SAGASTUME-k izaera pertsonaleko haren datuak tratatzeari ekin diezaion.